Erregistro, sarbide eta erabilerako baldintza orokorrak

1. Xedea

Baldintza orokor hauen xedea ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEAren (aurrerantzean EEE) eta Datener webgunean (aurrerantzean Webgunea) erregistratutako erabiltzaileen arteko harremana arautzea da, energia-erreferentzien informazioko hainbat zerbitzu (aurrerantzean «zerbitzuak») eskuratzeari dagokionez.

2. Web orria

EEEren titulartasuneko Datener webgunearen bitartez, (www.datener.eus URL helbidean eskuragarri), bertan erregistratutako erabiltzaileek (aurrerantzean Erabiltzaileak) errazago erabil ditzakete Zerbitzuak.

Ondoko hauek dira Webgunearen arduradunaren identifikazio-datuak: ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA - EEE, helbidea Bizkaia Plaza eraikina, Urkixo zumarkalea 36, 1. solairua, 48011 - Bilbo eta IFK: Q5150001E.

3. Webgunearen erregistro, sarbide eta erabilerako baldintzak

Webgunean sartzeko erabiltzaileek izena eman beharko dute dagokion erregistro-inprimakia beteta, eta, horretarako, ezinbestekoa izango da erabiltzaileek Erregistro, Sarbide eta Erabilerako Baldintza Orokor hauek (aurrerantzean Baldintzak) irakurtzea eta oso-osorik onartzea.

Erabiltzaileak boluntarioki emango ditu izena erregistro-inprimaki bakoitzean eskatutako datuak, eta horiek egiazkoak izan beharko dute.

Erregistroa gauzatu eta webgunean sartu edo hura erabili bezain laster, ulertuko da erabiltzailea berariaz eta oso-osorik dagoela ados baldintza guzti-guztiekin, sartzeko unean webgunean argitaratutako bertsioan azaltzen diren moduan. Baldintzen edukiarekin ados ez badago, erabiltzaileak ezingo du webgunean sartu. Webguneak baldintza hauek aldatzeko eskubidea erreserbatuko du, eta halakoetan jakinaren gainean jarriko ditu erabiltzaileak, webgunean argitaratutako jakinarazpenen bitartez, erabiltzaileek baldintzon edukia lehen unetik ezagutu dezaten.

Erabiltzaile gisa, aitortzen duzu adin nagusikoa zarela eta/edo nahikoa gaitasun juridiko eta ahalmen duzula baldintza hauetara lotzeko. Erabiltzaileak espresuki, osoki, erabat eta salbuespenik gabe onartzen du berea eta soilik berea dela webgunearen eta bere edukien eta zerbitzuen sarbidearen eta erabileraren gaineko erantzukizuna.

4. Webgunearen edukia

Webgunearen erabiltzaileak badaki eta onartu egiten du edukien –edo, kasu honetan, zerbitzuen– inguruko datuak eta informazioak eta webgunean agertzen diren beste edozer datu eta informazio soil-soilik jakinarazteko helburuz jaso direla, erabiltzailearen arretari eskainitako informazio gisa, eta, zenbait kasutan, akatsak edo zehaztugabetasunak izan ditzaketela edo eguneratu gabe egon daitezkeela.

EEEk erreserbatu egiten du webgunearen konfigurazioa nahierara, alde bakarretik, edozein unetan eta aurretik jakinarazi gabe aldatzeko eskubidea, bai eta edukia eta, hala badagokio, webgunearen bidez betetako zerbitzuen eta horiek atzitzeko baldintzen hedadura ere. Modu berean, EEEk erreserbatu egiten du webguneari eduki edo zerbitzu berriak eransteko ahalmena, bai eta webgunearen edukiak edo haren bidez betetako zerbitzuak ezabatzeko, mugatzeko, eteteko edo galarazteko eskubidea ere, behin-behinekoa nahiz behin betikoa izan, baldintza hauetan aurreikusitako arrazoiak biltzen direnean.

EEEk, webgunearen bidez, bertan eskuragarri dagoen informaziorako sarbidea eskaintzen dio erabiltzaileari. Aipatutako eduki eta zerbitzu horiek erabiltzaileei eskaintzen zaizkie, erregistro-inprimakiaren bidezko erregistroa edo alta gauzatu ondoren. ..

5. Datu pertsonalak

EEEk erabiltzaileek emandako datuen konfidentzialtasunari eta pribatutasunari eusteko politika bat darabil, eta haien datu pertsonalak babesteko konpromisoa hartzen du.

Ildo horretan, EEEk bermatu egiten du erregistroa edo alta gauzatu ondoren eskuragarri dituen erabiltzaileen datu pertsonalak konfidentzialtasunez tratatuko dituela, eta datu horiek biltegiratzeko erabiliko den zerbitzariak aipatutako datuak nahastea, galtzea edo baimenik gabe tratatzea edo atzitzea saihesteko beharrezkoak diren segurtasun-neurriak edukiko dituela.

Horretarako, EEEk bermatu egiten du bere instalazioetan, sistemetan eta fitxategietan segurtasun-neurri teknikoak eta antolakuntza-mailakoak hartu dituela. Hala eta guztiz ere, EEEk eskubidea izango du herri-agintari eskudunei datu pertsonalak eta sistema informatikoen bitartez bere eskuan dagoen beste edozer informazio ezagutarazteko, hala egiteko eskatzen badiote, kasu bakoitzari aplika dakizkiokeen lege- eta araudi-xedapenen arabera.

Datuok erabiltzaileen erregistroa eta webgunearen ondorengo atzipena eta erabilera kudeatzeko helburuarekin tratatuko dira. Erabiltzaileek datuen babeserako araudian aitortutako atzipen-, zuzenketa-, deuseztapen- eta aurkaritza-eskubideak erabili ahalko dituzte, ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA - EEEri zuzenduta Bizkaia Plaza eraikina, Urkixo zumarkalea 36, 1. solairua, 48011 - Bilbo helbidean edo posta elektroniko bat bidalita www.eve.eus/Contacto.aspx webguneko harreman-inprimakiaren bidez, nortasuna behar bezala egiaztatuta.

Cookieak : Webgunea bisitatzean, zerbitzariak cookiea antzeman eta azken bisitari buruzko informazioa emango du. Nabigatzaile gehienek automatikoki onartzen dute cookieak erabiltzea, baina erabiltzaileak bere nabigatzailea konfigura dezake cookieak jasotzen dituenean ordenagailuko pantailan jakinarazpena jasotzeko, disko gogorrean instalatzea saiheste aldera. Edonola ere, erabiltzaileak cookierik ez jasotzeko aukera aktibatu nahi badu, zerbitzua erabiltzen jarraitu ahalko du webgunearen bidez.

6. Adierazpen eta berme orokorrak

EEEk adierazten eta bermatzen du webguneak, dataren unean bertan, hura atzitzeko eta erabiltzeko beharrezko teknologia (softwarea eta hardwarea) darabilela. Hala eta guztiz ere, EEE ez da erantzule egingo birusik edo gainerako elementu kaltegarririk baldin badago, edozer bidetik eta edozer hirugarrenek barneratutakoa eta erabiltzailearen sistema informatikoan nahasmendua eragin dezakeena; era berean, ez ditu bere gain hartuko horiek erabiltzailearen sistema informatikoetan eragin ditzaketen ondorio kaltegarriak.

Erabiltzaileak erabat onartzen du aurreko guztia eta konpromisoa hartzen du webgunean eskainitako zerbitzuak atzitzen eta erabiltzen dituenean ahalik eta ardura eta zuhurtzia handiena erakusteko. Bereziki, baina ez soilik, erabiltzaileak webgunean agertzen diren segurtasun-gomendioak aztertu beharko ditu.

Erabiltzaileak onartu egiten du EEEk webgunea asmo onez garatu duela, kanpoko eta barruko iturrietatik eskuratutako datuekin, eta egungo egoeran eskaintzen diela erabiltzaileei; dena dela, faltsukeriak, baieztapen okerrak, ez aipatze garrantzitsuak, zehaztugabetasunak edo akatsak izan ditzake.

EEEk, ondorioz, ez du inolaz ere bermatzen webguneko edukien egiazkotasuna, zehaztasuna, gaurkotasuna nahiz sakontasuna. Horregatik, erabiltzaileak EEE salbuesten du webguneak nabigazioan zehar sortu edo eragin diezaiokeen fidagarritasunari, erabilgarritasunari edo itxaropen faltsuei lotutako edozer erantzukizunetik.

Erabiltzaileak bermatu egiten du berak webgunearen bitartez garatutako edozer jarduera legeari, moralari, oro har onartutako jardunbide egokiei eta ordena publikoari egokituko zaiela, eta inolaz ere ez direla EEEren, webgunearen erabiltzaileen edo zerbitzuz hornitzen duten hirugarrenen izen onaren eta irudi komertzialaren aurkakoak izango.

Bereziki, erabiltzaileak konpromisoa hartzen du zerbitzuak modu egoki eta arduratsuan erabiltzeko, bai eta legez kontrako edo baldintza hauek debekatzen dituzten eta hirugarrenen eskubideak eta interesak kaltetzen dituzten xede edo helburuetarako ez erabiltzeko ere. Era berean, ez du aipatutako zerbitzuak, hirugarrenen ekipamendu informatikoak edota horietan biltegiratutako dokumentuak, artxiboak eta orotariko edukiak kaltetu, erabilezin bihurtu, gainkargatu edo hondatu ditzakeen edozer erabilera egingo, ez eta hirugarrenek zerbitzuak erabiltzea eta baliatzea galaraziko duenik ere.

Bereziki, adierazpen huts eta ez-mugatzaile gisa, erabiltzaileak konpromisoa hartzen du zerbitzuak ondoko helburuekin ez erabiltzeko:

  • Hirugarren baten nortasuna hartzea.

  • Araudi nazionalean eta nazioarteko tratatu eta hitzarmenetan aintzatetsitako oinarrizko eskubideak eta askatasun publikoak urratzea, eta, bereziki, hirugarrenen ohorea, intimitatea, irudia edo ondasunen eta eskubideen jabetza kaltetzea.

  • Delituzko ekintzak, laidogarriak, difamatzaileak, mingarriak edo, eskuarki, legearen, moralaren, oro har onartutako jardunbide egokien eta ordena publikoaren aurkako ekintzak bultzatzea edo sustatzea.

  • Arraza, sexu, ideologia, erlijio edo sinesmenak jatorri dituzten jardunbide edo ideia diskriminatzaileak eragitea edo sustatzea.

  • Delituekin, bortizkeriarekin, pornografiarekin eta erasoekin lotutako edo, eskuarki, legearen, moralaren edo ordena publikoaren aurkako produktu, elementu, mezu eta/edo zerbitzuak eranstea, eskuragarri ipintzea edo atzitzeko aukera ematea.

  • Hirugarrenei dagozkien jabetza intelektualeko edo industrialeko eskubideak urratzea.

  • Komunikazioen sekretuari buruzko araudia, publizitatearen araudia eta/edo konkurrentzia desleialaren araudia urratzea.

  • Webgunearen bidez iruzurrez edo erruz EEEren edo bestelako erabiltzaile edo hirugarrenen sistema informatikoei edozer mailako kalte edo galerak eragiten dizkieten edo eragin diezazkieketen posta elektronikoak, programak edo datuak (birusak eta software kaltegarriak barne) transmititzea, bai eta webgunearen bidez transmititutako posta elektronikoaren edo artxibo bateko edukiaren jatorria faltsutzea ere.

EEEk eskubidea erreserbatzen du zerbitzurako sarbidea ukatzeko, edozer erabiltzaile-kontu deuseztatzeko eta edozer eduki ezabatu edo aldatzeko baldin eta erabiltzaileak legeria aplikagarria, baldintza hauek edo beste edozer zehaztapen eta baldintza aplikagarri betetzen ez badu.

7. Erantzukizun-mugatze orokorra

EEEk ez du adierazpenik egiten ez eta inolako bermerik eskaintzen, esplizitua nahiz inplizitua, webgunearen funtzionamenduari edo bertako informazioari, edukiari, softwareari, materialei edo produktuei dagokienez, legeria aplikagarriak ahalbidetzen duen neurrian. Halaber, EEE salbuetsirik geratzen da edonolako bermeak ematetik, esplizituak nahiz inplizituak izan, xede jakin baterako egokitasunezko berme inplizituak barne, besteen artean.

EEEk ez ditu bere gain hartuko webgune honen erabileratik erator daitezkeen edozer motatako kalte edo galerak, kalte zuzenak eta zeharkakoak barne, besteen artean.

EEEk ez du bere gain hartzen webgunearen zerbitzua etetetik nahiz jarraitzetik erator daitekeen zuzeneko edo zeharkako edozein kalte edo galera. Halaber, EEEk ez ditu bere gain hartzen erabiltzaileak eguneratu gabeko edo segurua ez den nabigatzaile edo bertsio bat erabiltzeagatik gerta daitezkeen segurtasun-akats edo -urritasunak, edo nabigatzailean erregistratutako erabiltzailearen identifikazio-gakoak edo -kodeak kontserbatzeko gailuak aktibatzeagatik gerta daitezkeenak, ez eta haren funtzionamendu txarrak eragin ditzakeen kalteak, akatsak edo zehaztugabetasunak ere.

EEEk ez du inolako bermerik ematen, ez espresuki eta ez inplizituki, webgunean transmititutako, hedatutako, argitaratutako edo biltegiratutako informazioari dagokionez, ez eta erabiltzaileek, langileek edo hirugarrenek emango dioten erabileraren inguruan ere.

EEEri exiji dakizkiokeen erantzukizunen kasuan, modu eraginkor eta zuzenean eragindako kalte eta galeren kasuan soilik izango da erantzule erakundea, 600 €-ko zenbatekora mugatuta eta lortu gabeko irabaziengatiko ordainik inolaz ere gehitu gabe.

Erabiltzaileak bere gain hartuko ditu EEEk erabiltzaileak baldintzak zuzenean edo zeharka ez betetzearen ondorioz sufritu ditzakeen edozer motako kalte eta galerak.

8. Orrialdearekiko lotura edo esteka hipertestualak

Beste web-orrialdeetako erabiltzaileek edo titularrek, webgunearen hipertestuzko lotura (aurrerantzean «link») bat sortu nahi izatekotan, sareko loturei buruzko EEEren arauak onartu eta haiekiko konpromisoa hartu beharko dute. Arau horiek honetan dautza:

  • Ez ezartzea webgunearen orrialde nagusiaz besteko orrialdeetarako edo azpiorrialdeetarako loturarik.

  • Ez ezartzea webgunearen orrialde nagusiaren erreprodukzio osoa edo partziala ahalbidetzen duen loturarik.

  • Linkaren ondoan ez egitea akatsak edo nahasketak eragin ditzaketen edo, oro har, legearen, moralaren edo jardunbide onen aurkakoak diren adierazpen faltsurik, zehaztasunik gaberik edo okerrik.

  • Ez eranstea webgunearen URL helbidea ez den bestelako marka komertzialik edo zeinu babesgarririk.

  • Ez ezartzea eduki, adierazpen edo propaganda arrazista, xenofoboa, pornografikoa edo terrorismo-apologiaren aldekoa nahiz giza eskubideen aurkakoa duten eta oro har EEEren eta bere bezeroen izen on komertziala edo irudia edozer modutan kaltetu dezaketen orrialdeetarako linkik. Edonola ere, beste web-orrialdeek webgunerako loturak eransteak ez du esan nahi EEEk linka darabilen orrialdearen titularrarekiko inolako loturarik edo elkartzerik duenik, eta are gutxiago EEEk orrialde edo webgune horietako edukiak sustatzen, bermatzen edo gomendatzen dituenik.

Bestalde, webguneak EEEk kudeatzen ez dituen orrialdeetarako edo webguneetarako loturak izan ditzake. EEEk baztertu egiten du bere webguneko loturen (linken) edo bilatzaileen bitartez atzitu daitezkeen orrialde edo webguneetan agertzen diren informazioen ardura guztia. EEEren web-orrialdeetan loturak (linkak) agertzearen helburua erabat informatiboa da. Hortaz, EEEk ez ditu bere gain hartzen eta ez du inolako bermerik ematen, esplizituki nahiz inplizituki, honako hauei dagokienez:

  • Webgunearen bitartez eskaintzen eta merkaturatzen diren produktuen edo zerbitzuen merkaturagarritasuna, egokitasuna, kalitatea, kopurua, ezaugarriak, jatorria, merkaturatzea edo beste edozer alderdi.

  • Webgunearen bitartez eskaintzen, merkaturatzen, eskuratzen, saltzen edo mailegatzen diren produktuek edo zerbitzuek eragin ditzaketen zuzeneko, zeharkako edo beste edonolako kalte eta galerak.

  • Eskainitako edo erabiltzaileek erakunde eskaintzaileekin adostutako salneurriak.

  • Beren artean gauzatutako salerosketak edo operazioak.

  • Horien asmo ona.

  • Beren negozioetan eta erabilera-baldintzetan adostutako zehaztapen eta baldintzak nahiz horien aldaketak, betetzea, egikaritzea, fakturazioa, forma, ordaintzeko moduak eta ebazpena.

  • Produktuak emango diren edo zerbitzuak beteko diren segurtatzea.

  • Haien artean elkartrukatu ditzaketen informazioak.

  • Erakunde horiek erabiltzaileari operazioak batzeko eta gauzatzeko eskatzen dizkioten informazio pertsonalen nahiz ez-pertsonalen edukia eta erabilera.

  • EEEk abiatutako edo sortutako negozio-harremana betetzeko helburu bakarrarekin erakunde horiei transmititutako informazio pertsonalen edukia eta erabilera, erabiltzaileak izena emateko inprimakiaren behealdeko oharrean adierazitakoaren arabera.

  • Erabiltzaileek balia dezaketen publizitatea edo erabiltzaileek hirugarren baten edo beren buruen zeinu bereizgarriei eman diezaieketen erabilera.

9. Jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideak.

Webguneko eduki guztiak, haren datu-baseetan biltegiratutako energia-, emisio- eta dibisa-balioak (aurrerantzean «balioak») izan ezik –hainbat eduki-zuzkitzailerenak baitira–, EEErenak dira eta jabetza intelektualeko eta industrialeko arau nazionalek eta nazioartekoek babesten dituzte.

Balio horiei dagokienez, EEEk honako hau adierazten du:

  • Ez duela balioen titular diren eduki-zuzkitzaileen esanbidezko baimenik horiek atera eta erabiltzeko.

  • EEEk eta webguneak ez dutela inolako merkataritza- edo kontratu-hitzarmenik aipatutako eduki-zuzkitzaileekin.

  • EEEk ez duela aipatutako balioen inguruko titulartasunik eskuratu, eta horien erabilera, hemen deskribatutako zehaztapenei jarraiki, ez dela horretarako asmo gisa ulertu behar.

  • EEEk ez dituela balioak dagozkien jatorrietan eskuratu ziren bezala bere erabiltzaileen esku ipintzen.

  • Balioak soil-soilik estatistika- eta analisi-xedeetarako erabiltzen direla, ondoren berregituratu eta grafikoki adierazteko.

  • EEEk hirugarrenen jabetza intelektuala errespetatzen duela, eta, hortaz, edozer hirugarrenek bere jabetza intelektualeko eskubideak urratu direla iritzi badu, guri jakinaraztea eskatzen diogu, helbide honetan: ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA - EEE, Bizkaia Plaza eraikina, Urkixo zumarkalea 36, 1. solairua, 48011 - Bilbo.

Webguneko eduki guztien konpilazioa (hau da, bilketa, diseinua, antolaketa eta muntaia) EEErena da soil-soilik, eta jabetza intelektualeko eta industrialeko arau nazionalek eta nazioartekoek babesten dute.

Pantailen diseinuan, nabigatze eta erabileran eta webgunearen garapenean erabilitako software osoa EEErena edo bere software-zuzkitzaileena da, eta jabetza intelektualeko eta industrialeko arau nazionalek eta nazioartekoek babesten dituzte.

EEE da webgunean agertzen diren EEEren marken, idazkunen, zeinu bereizgarrien eta logotipoen titularra, eta behar bezala erregistratuta edo erregistro bidean daude. Dokumentu honetan edo webgunean agertzen diren beste produktuen, zerbitzuen eta konpainien izendapenak dagozkien legezko jabeen erregistratutako markak edo bestelako zeinu bereizgarriak izan daitezke.

Testu, marrazki grafiko, bideo edo audio-euskarri guztiak EEErenak edo bere eduki-zuzkitzaileenak dira, eta ostera erabiltzaileek edo hirugarrenek ezin ditzakete aldatu, kopiatu, eraldatu, errepikatu, egokitu edo itzuli eduki horien titularrak direnen berariazko baimenik gabe.

EEErenak edo webgunean agertzen diren zuzkitzaileenak diren datu-baseak, marrazkiak, grafikoak, irudi eta argazkiak, testu-, audio- eta bideo-artxiboak eta softwareak erabiltzaileen esku jartzeak ez du esan nahi, inolaz ere, horien titulartasuna lagatzen denik edo erabiltzailearen aldeko ustiapen-eskubide bat ematen denik, webgunea legeari jarraiki eta bere izaeraren arabera erabiltzeak dakarren erabilera-eskubideaz bestekoa.

Erabat debekatuta dago webgunearen edukiak, zerbitzuak eta, oro har, aurreko epigrafeetan aipatutako eskubide guztiak EEEren baimenik gabe baliatzea, bai eta horiek ustiatzea, errepikatzea, hedatzea, eraldatzea, banatzea, edozer bideren bitartez zabaltzea, ondoren argitaratzea, erakustea, publikoki komunikatzea edo erabat nahiz partzialki adieraztea ere. Halakorik gertatzekotan, horrek EEEren jabetza intelektualeko eskubideak urratzea ekarriko du, eta indarrean den legeriak urratzea zigortuko du.

10. Ezinbesteko kasua.

Baldintza hauen xedeetarako, ondoko hauek ezinbesteko kasutzat joko dira, adierazpen gisa baina mugatzailea izan gabe:

  • Erruzkoa ez den eta ezin aurreikus daitekeen gertakari oro, eta aurreikusi ahal izatekotan, saihestezina dena.

  • Webguneak atzitzeko hutsegiteak.

  • Sare elektrikoaren edo telefonikoaren hornidurako hutsegiteak.

  • Hirugarrenek edo webgunearen zerbitzaria helburu duten erasoek (birusek) eragindako kalteak, zerbitzuaren kalitateari eragiten diotenak eta ez EEEri eta ez erabiltzaileei egoz dakizkiekeenak.

  • Datu-baseak eta webguneko gainerako edukiak transmititzeko, hedatzeko, biltegiratzeko edo hirugarrenen esku jartzeko orduan gertatzen diren hutsegiteak.

  • Aipatutako hirugarrenek jasaten dituzten arazoak edo hutsegiteak webgunea edo zerbitzuak hartzeari, eskuratzeari eta atzitzeari dagokionez.

11. Orrialderako sarbidearen eta zerbitzuen etendura.

EEEk webgunearen etengabeko eskuragarritasunari eusteko ahalegina egingo du. Hala ere, EEEk probazko, kontroleko edo mantentze-lanetako edozer operazio mota libreki aukeratu eta gauzatu ahalko du edozein unetan, hura aurrera eramateko prozedurak eta baliabideak edozein direlarik ere. EEE saiatuko da, zentzuz posiblea den aldioro, webgunean argitaratutako ohar baten bidez erabiltzaileak jakinaren gainean jartzen mantentze-lanak edo orrialdeari eragin diezaiokeen bestelako jarduera bat egiten denean.

EEEk erabateko askatasuna erreserbatzen du transmisio- edo segimendu-gaitasunak edo webgunearen atzipenerako edo erabilerarako erabilitako bestelako baliabideak edo zerbitzuak aldatzeko.

EEEk aldi baterako edo behin betiko eten ahalko ditu zerbitzuak, horrek erabiltzailearen aldeko inolako kalte-ordaina eragin gabe, ondoko zirkunstantzietako bat jazotzen denean:

  • Mantentze-lanak gauzatzeko beharrezkoa denean.

  • EEEren edo hirugarrenen zerbitzuen, ekipamenduen, sistemen edo sareen osotasuna edo segurtasuna mantentzeko beharrezkoa denean, betiere EEEren zerbitzuei eragiten badie edo eragin ahal badie.

  • EEEren zerbitzuak betetzeari eragiten dioten berezko edo hirugarrenen arrazoi eragileek hala justifikatzen dutenean.

  • Ezinbesteko kasu bat denean, EEE erabiltzailea etenduraren eta haren arrazoien jakinaren gainean mantentzen saiatuko da, posible den guztietan.

12. Amaiera-egintzak.

Aldeetako edozeinek, EEEk nahiz erabiltzaileak, amaitutzat eman ahalko ditu baldintza hauek, honako kasu hauetan:

  • Baldintza hauetan ezarritako edozer betebehar ez betetzea, betiere ez-betetze hori idatzizko jakinarazpena jaso eta hogeita hamar (30) eguneko epean zuzentzen ez bada, bere larritasuna dela-eta ezin zuzen daitekeenean izan ezik.

  • Beste aldea kaudimen-gabeziako egoera batean edo hartzekodunen konkurtsoko prozedura boluntario edo ez-boluntario baten mende egotea, edo alde horri administratzaile judizial, gordailuzain edo antzeko kargu bat esleitzen badiote, edo bere hartzekodunen aldeko lagapen bat egiten badu, edo desegitera nahiz likidatzera bideratutako edozer erabaki hartzen badu.

Erabiltzaileak amaitutzat eman ahalko ditu erabiltzeko baldintzak, baldin eta EEEk honako baldintza hauek aldatzen baditu. Erabiltzaileak, egutegiko hamalau (14) eguneko epea izango du, EEEk aldaketak jakinarazten dituen unetik zenbatzen hasita, orrian baja emateko. Erabiltzaileak orrialdeko erregistroa bertan behera uzteko eskubidea erabiltzeko nahia jakinarazi ahalko dio EEEri, ezarritako epearen barruan eta zuzenbideak onartutako edozer bideri jarraiki.

Erabiltzaileak EEEri jakinaraziko dio orrialdeko erregistroa bertan behera uzteko eskubidea erabiltzeko nahia, ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA - EEE, Bizkaia Plaza eraikina, Urkixo zumarkalea 36, 1. solairua, 48011 - Bilbo helbidean edo posta elektroniko bidez, [email protected] helbide elektronikoan.

Era berean, EEEk erabilera-baldintzak amaitutzat eman ahalko ditu ondorengo kasuetan, erabiltzaileari aldez aurretik jakinarazi beharrik gabe:

  • Erabiltzaileak zerbitzuen bitartez legez kontrako jarduera bat gauzatu duela jakiten duenean.

  • Erabiltzaileak bere oinarrizko betebeharren bat urratzen duenean, baldintza hauen arabera, eta bereziki atzipen-kodea behar bezala erabiltzen ez duenean; eta webgunearen jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideak urratzeari eta haiei aurka egiteari dagokionez, bere interesak babesteari dagozkion legezko ekintzak abiarazteari utzi gabe.

13. Klausulen baliogabetasuna eta eraginkortasunik eza.

Baldintza hauetako edozein klausula erabat edo partzialki baliogabetzat edo ez-eraginkortzat jotzen bada, baliogabetasunak edo eraginkortasunik ezak soilik xedapen horri edo haren baitan baliogabea edo ez-eraginkorra den zatiari eragingo dio. Gainerako guztian, gainerako baldintzei eutsiko zaie eta xedapen hori edo eraginpeko aldea ipini gabekotzat joko da, baldintza hauetan funtsezko izateagatik osoki eragitekotan izan ezik.

14. Kontratuari eta jurisdikzioari aplikatzeko legea.

Baldintza hauek Espainiako Legeriari jarraiki interpretatu eta eraenduko dira.

Baldintzen existentziatik, atzipenetik, erabileratik edo edukitik eratorritako edozer auzi eztabaidagarriri dagokionez, eskumena Bilboko epaitegi eta auzitegiena izango da, erabiltzaileari egokitu dakiokeen beste edozer eskumeni berariaz uko eginik.